Zarautz Abezbatza, Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean hasi zen 1983an musikaren bideak urratzen, 1996ean Jaione Eskuderok zuzendaritzaren ardura bere gain hartu zuen arte.
Sortu zenetik gaur arteko bide luzean zehar, etengabe aritu da han-hemenka emanaldiak eskainiz, Euskal Herrian, nahiz, Euskal Herritik kanpo: Madrilen, Kataluinian, Extremaduran, Galizian, Andaluzian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, Pragan eta Portugalen.
Bestalde, aparteko aipamena merezi du, Zarautzen 1988an, Zarautz herria sortu zeneko 750. urtemuga ospatzean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Francisco Escudero zarauztar musikagile ospetsuaren San Juan Bautista deritzon oratoriaren estreinaldiak. 1999ko Uztailean egile berearen Misa in RE In honorem di Sancti Mamesi lana aurkeztu zuten.
2001eko uztailean, Fauréeren Réquiem obra aurkeztu zuten. 2003. urtean Angel Illarramendi zarauztar musikagileak 19 urterekin konposatutako Meza estreinatu zuen. 2004. urtean, Aralarko Herensugearen kondaira On Migel Barandiaranek bildutakoa, Jesús Guridiren Las Diez Melodías Vascas musikarekin Imanol Urbietak moldatua estreinatu zuen, Zarauzko Musika Banda eta Iratzarri Dantzataldeak sortutako koreografiaz osatua.
2005. urtean, Angel de Urcelay Angel de Urcelay, omendu zuten Zarauztar musikaria baita ere, berak konposatutako obra ezezagun batzuk kontzertu berezi batean estreinatuz.
2008. urtean, Abesbatzaren 25. urteurrena ospatu zuten ekitaldi berezi ugari antolatuz. Aipatzekotan, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti eta Anjel Illarramendi, 3 zarauztar musikagileen obren estreinua eta Argentinako bidaia, bertan 4 kontzertu eskainiz.
2010. urtean, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenean, hainbat ekitaldi berezi antolatu eta parte hartu zuen abesbatzak. Urtero egiten ohi duten "Udako Kontzertuan", Frantziskotarrak eta bereziki, Aita Juan José Natividad Garmendia (1883-1954) omendu zituzten, honen lan batzuek estreinatuz eta emoziozko ekitaldi eder bat izatea lortuz.
- Zarautz Abesbatza. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa, [Kontsulta data: 2014ko irailak 3].
