Abokatuak

ZARAGÜETA CASTAING, Vicente

Abokatu gipuzkoarra, 1915ean Irunen jaioa eta 1974an hila. Armadako komandante auditorea eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoa (1957). "El Bidasoa"ko kolaboratzailea eta Irun eta Hondarribiko alardeen sustatzailea. Donostiako "Eguzki" elkarteko presidentea. Bere jaioterriko alkatetza hartu zuen 1962 eta 1963 artean.