Militarrak

Zaraa-Bolibar, Frantzisko

Gipuzkoar militarra, Arrasaten 1527an jaioa eta 1595ean hila.

Itsasoz eta lehorrez zerbitzatu zuen Italiako kanpainetan. Aparteko armaden ordaintzaile nagusia izan zen. Yusteko Karlos Enperadoreari eman zizkion San Kintinen garaipenaren hasikinak. 1572an Gaztela eta Nafarroako zaintzaile eta gerra-jendearen ordaintzaile eta hartzaile orokorra izan zen.