Pilota

ZAPIRAIN UGARTE, Jesús

Zapirian. Pilotari gipuzkoarra, Villabonan 1922an jaioa. 1947an egin zuen debuta Tenerifeko "Jai Alai" pilotalekuan. Puntista aurrelaria, Bartzelonako "Colón", Napoliko "Sferisterio" eta Palmako "Balear" kantxetan ere aritu zen, 1957an erretiratuz.