Politikariak eta Kargu publikoak

ZAPIRAIN UBARRETXENA, Ramón

1898ko maiatzaren 2an Donostian jaiotako gipuzkoar nortasun politikoa. Merkataritzako peritajea ikasi zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun plantillan sartu zen. EAJko eta ELA-STVko militantea eta Euskal Langileen Elkartasun adarreko idazkaria izan zen 1933tik 1934ra. "Euzkadi", "El Día", "La Voz de Guipúzcoa" eta "El Pueblo Vasco" egunkarietan, "Lan-Deya" ELA-STVren astekarian eta Gipuzkoako sindikatu horretako langileen adarraren Hilabetekarian kolaboratu zuen artikulugile gisa. ELAren II. Kongresuan (1933) eta Euzko Idazlearen Alkartasunaren Kongresu Nazionalean parte hartu zuen. 1936-1939ko gerran Eusko Gudarostearen hornikuntzen arduraduna izan zen. Preso, Bilboko Karmelo espetxeko euskal presoen koordinatzailea izan zen. Aske geratu ondoren, 1947ko greba ospetsuan atxilotu zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako ordezkaritza klandestinoko kide izan zen 1951ko hondamendira arte. Donostian hil zen, 1999ko urtarrilaren 12an, 100 urte zituela.

Ainhoa AROZAMENA AYALA