Nortasun kultural gipuzkoarra, Donostian 1917an jaioa eta 1991n hila. Merkataritza irakaslea, gaztetatik aritu zen kultur animazioan. Toribio Alzagaren ikaslea, antzerkian eta euskaran, Euskal Deklamazio Eskolako irakasle izan zen -1934tik 1936ra-. Donostiako Santo Tomas jaiak direla-eta antolatutako antzerki jardunaldietan parte hartzen du, eta, gerrak bertan behera utzi ondoren, 1953an hasiko da berriro. 1936aren ondoko urteetan "Xagu" kultur elkartea sortu zuen, izen bereko aldizkaria argitaratuz. Euskaltzain urgazlea (1965), Cultura Musical, Coro Easo eta Academia Errante elkarteetako kidea izan zen. "Vida Vasca" urteroko argitalpenaren kolaboratzailea.
Antonio BENGOECHEA
