Biografiak

ZAPIAIN URRETABIZKAIA, Agustin

Pello Kirten. Donostiako umorista ezaguna, 1921ean jaioa. Bere pasadizo eta txisteengatik ezaguna, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 30eko hamarkadaren amaieratik aurrera era guztietako ongintzazko ekintzetan ibili zen, batez ere haurrei eta adinekoei eskainitakoetan. Halaber, Donostiako herri gaiei buruzko hizlari gisa nabarmendu zen. Bere azken urteetan hainbat omenaldi jaso zituen, esaterako, 1982an "Club Deportivo Vasconia" k egin ziona. Gipuzkoako hiriburuan hil zen, 1997ko abenduaren 12an.

Ainhoa AROZAMENA AYALA