Antzerkigintza eta dantza

Zamora, Monica

1974an Ordizian jaiotako dantzari gipuzkoarra.

Hamar urterekin hasi zituen ballet ikasketak, Ion Beitiaren Getxoko eskolan. 1989an Prix de Lausanne saria lortu zuen, eta horri esker Londresko Royal Ballet Schoolen beka batekin trebatu ahal izango da.

1991n egin zuen debuta Birmingham Royal Ballet-ekin, eta bertan egon zen 2003ra arte. Bakarlaria izan zen 1994 eta 1997 artean, eta Dantzari Nagusia hurrengo urteetan.

2003tik 2006an erretiratu zen arte, George Piper Dances konpainian sartu zen.

Gonbidatu gisa, Australian Ballet eta Scottish Ballet-ekin aritu zen. Prix de Lausanneko epaimahaikide izan zen 1998an eta 2001ean. Telebistan hainbat agerraldi egin ditu eta Oliver Stonek zuzendutako Alejandro Magno filmean paper bat antzeztu du.

2010ean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Ibilbide Artistikoaren Saria eman zion.