Zaldua I. Pilotari gipuzkoarra, Villabonan 1910ean jaioa. Madrilgo Moderno frontoian egin zuen debuta zeltista gisa 1924an. Madrilgo "jai Alai" kantxan eta Zaragozako "Aragonés" kantxan ere aritu zen. Ondoren, Brasilera joan zen, eta 1940an erretiratu eta bertan hil zen. Atzelari gisa nabarmendu zen.
