Gipuzkoar musikari eta politikari abertzalea, Zumarragan 1870ean jaioa. Urduñan eta Hazparnen (Lapurdi) egin zituen ikasketak. Madrilen zabalduz. Gaztea zelarik Donostian, Gipuzkoako hiriburuko EAJko zinegotzia izan zen, 1931ko apirilean aukeratua, eta baita "Gipuzku Buru Batzarreko" kidea ere. 1936an, Francoren tropak Donostian sartu zirenean, Ondarretan espetxeratu zuten, eta haren ondasunak konfiskatu. Organo-jotzaile eta piano-jotzaile gisa nabarmendu zen, eta urte askoan Donostiako Aiete parrokiako organo-jotzaile titularra izan zen. Donostian hil zen, 1953an.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
