Literatoak

Zaldua Azkarate, Imanol

Idazle gipuzkoarra. 1924an Donostian jaioa eta hiriburu berean hila, 1996an.

Zientzian eta Filosofian lizentziaduna, 1941ean sartu zen Jesusen Lagundian, eta 1955ean apaiztu zen. Deustuko Unibertsitateko euskara irakaslea. Eleberria eta ipuina landu ditu batez ere, eta honako izenburu hauek nabarmendu ditu: Donostiarrok Txantxetan (1982), Urgull mendiko zuloa (1983), Nafarroa zutik (1984), Kriskitin-kraskitin (1984), Herrimina (1985), Urola ibaian (1985), Madetari bat hauts Iheska (1987), Bizidatuen eboluzioa (1987), Donostiako barrezka (1988).