Argentinar zeramikaria, Zarautzen (Gipuzkoa) kokatua, 1949an jaioa.
Argentinako Arte Ederren Eskola Nazionalean lizentziatua. Zarauzko Artezaleak eskolako eta Donostiako Catalina de Erauso ikastetxeko zeramika eta esmalte irakaslea. Errenterian, Donostian, Zarautzen, Sestaon, Leioan, Bilbon eta Bartzelonan egin ditu erakusketak, baita Gipuzkoako eta Bizkaiko beste hainbat herritan ere.