Ikertzaileak

Zabalo Zuazola, Ignacio de (2003ko bertsioa)

XIX. mendeko zientzialaria. XVIII. Bergaran jaioa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea, altzairua xaflakortasunik galdu gabe urtzeko metodoaren asmakizuna, ordura arte ingelesen "sekretua" zena, bikain hartu zuen Elkarteak eta bereziki Peñafloridako kondeak, 1777ko Arabako Batzar Nagusietan aurkeztu zutenean. Urte horretan bertan, Karlos III.ak Errege Zedula eman zion Ignacio de Zabalori, altzairu zementatuzko fabrikak mantentzeko eta ustiatzeko baimena emateko. Altzairu hau Toledon famatua izatera iritsi zen, bere zelatariek garai hartan "zabalo altzairuaren" kalitate handia ezagutzen zutelarik.

Ainhoa AROZAMENA AYALA