XVII. mendeko gipuzkoar arkitektoa, Azpeitiko bizilaguna; 1693an hil zen. Erretaulagile barroko ospetsua, Gipuzkoan (Getaria, Ataun, Bergara, Aizarnazabal, Usurbil), Araban (Aguraingo San Joanen erretaula nagusia, 1646koa), Errioxan eta Nafarroan aritu zen batez ere. Iruñeko katedralak San Agustinen eta Erlikien erretaulak gordetzen ditu. Erretaulek, hirugarren galdu batekin batera, Barbazana kapera apaintzen zuten.
