Militarrak

Zabaleta Zabalo, Santos

XVI. mendeko gipuzkoar militarra, Urretxun jaioa. 1558an Felipe II.ari zerbitzatu zion armekin, eta 1565ean Isabel de Valoisen harreran izan zen. Segur aski bere garaieragatik Santuru luze deitu zioten. Bere semea Juan de Zabaleta literatoa izan zen. Bere familia Legazpikoarekin ahaidetuta egon zen.