Saskibaloia

ZABALETA, Luis Carlos

Gipuzkoako saskibaloi jokalaria, Errenterian 1946an jaioa. "Dom Bosco" taldean hasi zuen bere kirol-ibilbidea. Talde horrekin, Espainiako Gazte Txapeldun izendatu zen 1963-64 denboraldian, eta, denboraldi horretan, "Espainiako Gazte Jokalari Onena" izendatu zuten. EUTGen taldetik igaro ondoren, 1966-67an "Atletico San Sebastian" taldera pasa zen, Lehen Mailara igo berria. Talde honekin 17 aldiz izan zen internazionala, 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan parte hartuz. 1970-71 denboraldian Bilboko "Aguilas" taldearekin jokatu zuen, eta ondoren "Dom Bosco" ra itzuli zen.

Xabier LASALLE