Kontalariak

Zabaleta, Iñaki (2003ko bertsioa)

Josebak berean jarraitzen zuen, isilik. Zertara, zeren atzetik zihoan Catherine? Ezin zuen bururatu zer joko ezkutatzen zuen emakume hark. Urtebete osoz ez zion inolako oztoporik jarri, lanpostua ematean ez zion inolako paperik eskatu. Egunero ordu batzu pasatzen zituen kafetegian negozioa zaintzen baina ez zen inoiz berarekin sartu, paper eta legetasun aldetik bederen. Egia zen batzuetan aieruz mintzatzen zitzaiola, ez jakinean zenbaitetan besarkada antzeko bat eman ziola, goiz hartan bezala, baina Josebak, sexua nahi zuela konturatzean, bezterreratu egiten zuen aldiero. Josebak ere sexu beharrez sentitzen zuen bere burua, urte luze bat zen amodiorik egin ez zuela, baina batekin ohera joateko emakumezkoa gustukoa izatea zuen araua, arau bakarra. Eta Catherine, nahiz eta jende askorentzat erakargarria izan, ez zitzaion atsegin, ez zuen bere erotismoa ernaerazten.

- Ongi dakidanez zu paper bat bakarrik gabe zaude.

Josebak zigarro bat piztu zuen eta kealdien hegatzean kontzentratu zen.

- Eta oraintxe bertan telefonoa hartu eta dei bat eginen banu...

-Nora egin deia? -bat batean konturatu zen Joseba nora eginen zuen Catherine-k deia. Burua lauazkan hasi zitzaion, pentsamenduak etorriarekin joaten ziren. Denbora behar zuen, jokoa ahalik eta gehien luzatu beharra zeukan.

- Emigrazio Zerbitzura eginen banu deia...


"Joseba seguía ensimismado, en silencio. ¿Qué buscaba Catherine? No conseguía adivinar las intenciones que escondía esa mujer. Durante todo un año no le puso ningún obstáculo, y al concederle el puesto de trabajo no le pidió ningún documento. Todos los días pasaba unas horas en la cafetería cuidando el negocio, pero sin molestarle, no al menos en asuntos de papeleo y leyes. Es cierto que algunas veces le habló con segundas, que en alguna ocasión le dio algo parecido a un abrazo, como aquella mañana, pero Joseba la rechazaba cada vez que intuía que la mujer buscaba sexo. Joseba también sentía necesidad de sexo, ya era todo un año que no había hecho el amor, pero tenía una regla, una sola regla: la mujer con la que se acostara debía ser de su agrado. Y Catherine, pese a que a muchos les resultaba atractiva, a él no le gustaba, no le provocaba ninguna atracción erótica.

- Sé muy bien que no tienes un solo papel.

Joseba encendió un cigarro y se concentró en seguir los movimientos del humo.

- ¿Y si ahora cogiera el teléfono e hiciera una llamada?

- ¿A qué sitio llamarías? -de repente Joseba se percató de a dónde podía hacer la llamada. Los pensamientos se le arremolinaban, y tan pronto como venían se esfumaban. Necesitaba tiempo, alargar el juego todo cuanto pudiera.

- Si llamara al Servicio de Emigración..."

(110. Street-eko geltokia , Edit. Susa, 1985)