Literatoak

Zabala, Pedro

Euskerologo gipuzkoarra. Bergaran 1889an jaioa eta 1956an hila.

Zuzenbidean lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean, 1921 eta 1936 artean Bergarako Udaleko idazkaria izan zen. Euskal gaiei eta gai historikoei buruzko lanen egilea. 1951tik 1953ra euskal toponimiari buruzko azterketa bat argitaratu zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkarian. Euskaltzain urgazlea.