Pintoreak

Zabala Madina, Carlos

Arrastalua.

Margolari eta kartelgile gipuzkoarra, 1952an Irunen jaioa.

Montes Iturrioz eta Graceneako ikaslea, Debako eskolan aritu zen. Ana Maria Guaschek errealismo fantastiko gisa definitu duen estilokoa da, eta, besteak beste, Donostian, Hondarribian, Zarautzen, Arrasaten, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan eta Pragan (Euskadi pinturan, 1978) erakutsi du. Arabako Arte Ederren Museoak haren obra bat du.</p