ingeniari. Donostian jaio zen, 1952an.
Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa ikasi zuen Donostian, 1973an, eta ondoren, Frantziara joan zen, ikasketekin jarraitzeko, Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean, hain zuzen. Unibertsitate horretan, Diplomatura eta Maitrise ikastaroak egin zituen, 1973tik 1975era bitartean, Elektronika, Elektroteknia eta Automatika espezialitatean.
1975ean, Tolosako (Frantzia) Automatika eta Sistema Analisiko Laborategian sartu zen, eta han, 1978an, doktoretza-tesia egin zuen, Roboten Modelizazio Dinamikoari buruz.
1978an, Arrasateko Ikerlan ikerketa teknologikoko zentroan sartu zen, enpresako Robotika Taldeko zuzendaritzaz arduratzeko. 1978tik 1986ra bitartean, Espainiako lehen industria-roboten garapena zuzendu zuen.
1986an, Ikerlaneko Diseinu eta Fabrikazio Teknologien Sailaren ardura eman zioten, eta kargu horretan aritu zen 1999an zentro teknologiko hori utzi zuen arte. Denbora-aldi horretan, gainera, IFIPeko (International Federation for Information and Processing) TC5eko (5. Batzorde Teknikoa) Espainiako ordezkaria izan zen.
Ikerlanen izan duen lanbide-ibilbidean zehar, hainbat batzarretan eta symposiumetan hartu zuen parte, bai Estatuan bai nazioartean, txostengile nahiz aukeratze-epaimahaietako kide gisa.
1999an, Ikerlan utzi eta Fagor Electrodomésticoseko Negozio Gerente kargua hartu zuen. Enpresa horretan, Hozkailu Instalazioko Negozioaz arduratu zen, lehen, eta Egosketa Instalazioko Negozioaz, ondoren.
2009. urtean 2006tik, Mondragon Unibertsitateko errektorea da.
