Biologoak

Zabala Ibarbia, Xabier (2003ko bertsioa)

Biologo gipuzkoarra, 1951ko urriaren 5ean Ordizian jaioa. Oviedoko Unibertsitatean graduatua; historiaurreko zein egungo mikrougaztunetan espezialista. Jose Migel Barandiaranekin eta J. Altuna, indusketa arkeologiko ugaritan, hala nola, Ekain, Lezetxiki, Erralla edo Amaldan. Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan Biologiako irakasle (1979-1990) eta "Aranzadi" elkarteko zuzendaritzako kide (1978-1983), 1985ean Gipuzkoako Aldundiko Pagoetako Parkeko (Aia) Natur Eskolako zuzendari izendatu zuten. 1986 eta 1995 artean Eusko Ikaskuntzako Natur Zientzien saileko buru izan zen. Hainbat argitalpen zientifikoren kolaboratzailea da, hala nola Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, "Munibe" eta EI-SEVen Sekzio Koadernoak bere espezialitateko gaiekin, eta Ekain haitzuloko historiaurreko aztarnategiari buruzko ikerketa baten egilea da (Donostia, 1984).

Ainhoa AROZAMENA AYALA