Literatoak

Zabala Arriaga, Sabin

1956an Donostian jaiotako euskarazko idazlea.

HABE erakundeko ikus-entzunezkoen sailean egiten du lan, euskara ikasteko material didaktikoak prestatzen. 80ko hamarkadan Bai horixe telebista programaren gidoilarietako bat izan zen, euskal hizkuntzaren ikasleentzat. Ipuin bakarra argitaratu du, Zubiaren beste aldean, 1989an euskarazko ipuinen Irun Hiria Saria irabazi zuena; erakunde antolatzaileak argitaratu zuen. Kutxa, hurrengo urtean, eta urte batzuk geroago, Elkar etxeko Ipuin bakarrak bilduman.