Ysios upeltegiaren 75 hektareatako mahastiak, Arabar Errioxako goi eskualdean, Biasteri eta Elvillar herrietan kokatzen dira. Bertako klima atlantikoak, eragin mediterraniarraren eta kontinentala du. Cantabriar mendilerroaren babespean kokatzen da eta honek mahastiak ipar-ekialdeko haize hotz eta hezeetatik babesten ditu. Hegoaldean, berriz, Ebro ibaiarekin muga egiten du.
Biasteri inguratzen duen harresi altuez gain, Santa María de los Reyes monasterioa edo Santa María de Berberana baseliza nabarmendu daitezke. Bertako ekonomia, mahastien mono-kultiboan eta Errioxa Ardoaren elaborazioan oinarritzen da.
Ysios upeltegia, 2001ean eraiki zen eta aitzindaria izan da "ardoaren arkitektura" deituriko fenomenoa sustatzen. Izen handiko arkitekto batek diseinuzko upeltegia proiektatu eta ikono bilakatzen lehena izan da. Gerora, abangoardiako arkitekto ezberdinek jarraipena eman diote, eta prozedura bera jarraitu dute.
Proiektua aurrera eramateko, Santiago Calatrava arkitektoa buru duen lan talde multidisziplinarra osatzen da. Talde honen egitekoa, maila altueneko ardoaren sorkuntza eta kulto gune berezi eta berritzailea osatzea da. Diseinu eta azterketa ezberdinak biltzen joaten dira eta eraikinaren kokapen eta osaketarako enologi adituen ekarpenak kontuan hartzen dira.
Prozesu zabal honen emaitza da Ysios upeltegia. Espainiako kalitatezko ardoen ekoizle eta esportatzaile handienetakoa den Domecq taldekoa da.
Ysios izenak Isis jainkosa handia dakar gogora, naturaren babeslea. Mahatsa ardo bihurtzeko prozesuan arrakasta izateaz arduratzen omen zen.
Ardo eta upeltegien mundura berrikuntza eta iraultza ekartzen duen upeltegi honek eta bere forma sinusoidalek inguruarekin bat egiten dute, eta bertako paisaian txertatzen da. Bere fundaziotik, Arabako Errioxa berriaren ikur bilakatzen da.
Eraikina partzelaren iparraldean dago kokatua, puntu gorenean, mahastien ikuspegiarekin, finka osoa zeharkatzen duen sarbidea sortuz, eta, upategiarekin batera, ardo kopa baten profila osatzen du oinplanoan.
Proiektua ulertzeko elementu esanguratsuena estalkia da, eta hau aluminioz estalia dago. Estalkiko metalak, zedro zurezko laminaz osaturiko fatxada ezberdinen berotasunarekin aurkaritzan diseinatzen eta proiektatzen da.
Fatxada nagusian kokatzen diren ur-estanke ezberdinak trenkadis zuriz estaltzen dira (Gaudik erabilitako mosaiko teknika modernista). Eraikinaren irakurketa eta antolaketa linealak, upelategiaren funtzionaltasuna eta irakurketa erraza ahalbidetzen du. Sarrerak aurrealdeetan daude, eta horietatik sar daiteke gainerako guneetara.
Upategiko programa lineala da, mahatsa biltzen denetik produktuaren azken emaitzara arteko prozesua markatuz, eta alboek proiektuaren noranzko nagusia ezartzen duteneko oinplano angeluzuzena eratuz, eraikina eta kanpo loturak modu jarrai batean antolatzen direlarik. Eraikinaren barne distribuzioa eta banaketa, modu ordenatuan optimizatua dago, ardoaren sortze prozesuan are praktiko eta funtzionalagoa izan dadin, eta bide batez, ardoaren kalitatea eta kontrola hobetuz.
Ardoak eratu eta erreserba bihurtzeko, 196 metroko bidean zehar etena egiten da erdigunean, eta bisitarientzako lekua kokatzen da bertan, non dastaketa guneak, denda, zuzendaritza bulegoak eta ofizinak (behe oinean), eta erabilera anitzeko espazioa zabalak (lehenengo oinean) kokatzen diren. Altuera bikoitzeko gune kristaleztatua da, eta ontze gelak eta eraikinaren inguruko mahastiak ikus daitezke bertatik.
Funtzionaltasuna eta berrikuntza uztartzen dira Calatravak errealitate eginiko 8.000 m2-ko upeltegiaren diseinuan.
Barruko guneek estilo abangoardista dute, ipar altxaerako zulo txikiekin kontrolatutako argiztapenarekin, eta bisitarien guneko altuera bikoitzeko guneko errezel horma handia du, hego altxaeran nagusitzen dena eta upategiaren profilean aurrera egin eta mahastien paisaiara itzultzen den hegal handiak babesten duena.
