Mediku eta ongile gipuzkoarra, Oñatin 1888ko irailaren 4an jaioa. Adrogen (Argentina) hil zen, 1956ko azaroaren 6an.
1890ean iritsi zen Argentinara bere guraso eta anaiekin. Medikuntza ikasi zuen Buenos Airesen, eta Adroguen jarri zen bizitzen, hil zen arte. Adroguen bere kontsultategia ireki zuen, klinika orokorrekoa lehenik, pediatriakoa gero. Eta harrezkero, Villa Betharramen (Androgué), Casa Cuna-n eta bere kontsultategian, bere ahalegin eta talentu guztia eman zuen haurren osasunaren alde. Hau izan zen bere bizitza hiru hamarkada baino gehiagotan. Almirante Browneko Eskola Kontseiluan eta bere kontsultategietan ere lagundu zuen. Auzokoen artean gizon eskuzabala eta xumea baino fama handiagoa hartu zuen, eta batek baino gehiagok apostolutzatzat jotzen zuen bere lana. Hil zenean, omenaldian, bere izena Longchampseko kale bati ezarri zioten (Almirante Brownen alderdiaren herria).