Villabonako besomotza. Pilotari gipuzkoarra, Villabonan 1861eko ekainaren 26an jaioa. Eskuin besoa galdu ondoren hasi zen jokatzen, lehenengo eskuz, gero palaz eta azkenik saskian profesionalizatuz, jokalari handi bat bezala errebelatuz -pronostiko guztien kontra-. Argentinara joanda, Buenos Aireseko "Nacional" eta "Plaza Euskara" frontoietan jokatzen du. 1883an itzuli zen, eta Madrilen jokatu zuen, "Fiesta Alegre"-n eta "Euskal Jai"-n. Ondoren, Bartzelonara joan zen, "Beti Jai" n jokatuz, eta noizean behin Rio de Janeiron eta Parisen ere aritu zen. Euskal Herrira itzulita, Bergaran (1885) eta Bizkaian jokatu zuen 1886an, hainbat herritan, hala nola Abandon, Deustun, Durangon... Bere jaioterrira erretiratu zen, abeltzaintzan aritzen zen herrira, eta bertan hil zen 1898ko azaroaren 5ean.
Ainhoa AROZAMENA AYALA