Arkitektoak

Yarnoz Orcoyen, José María

Arkitekto nafarra, Jose Yarnozen semea, Buenos Airesen jaio zen 1914an. 2011ko ekinaren 19an hil zen Iruñean.

Madrilen ekin zion lanari, bertan ikasi baitzuen. Jarraian, Nafarroa aldera jo zuen bere lanak eremu hartan garatuz. Orreagako guduaren omenezko kapera burutu zuen Ibañetako mendatean. 1966an Vianak Printzea Institutuko eraberritze lanen arkitekto arduraduna izendatu zuten eta kargu horretan aritu zen 1984an jubilatu arte. Hainbat eraberritze lanetan esku hartu zuen, besteak beste, Iruñeko Udaletxea 1953an, berau lehenengoa izan zelarik, Katedraleko Klaustroa, Ciudadela-ko Armen Aretoa eta Comptos Ganbera. Zangozan, Udaletxea, Valdesantoro jauregia eta Vadoluengoko San Adrianen eliza. Lizarran, Fray Diegoren etxea eta Hilobi Santuaren eliza. Era berean, Olorizen Etxanoko San Pedroren ermita, Artaxonako harresiak, Azueloko San Jorge Eliza, San Martin Unx-eko parrokia eliza, Villamayor de Monjardin, Fitero eta Oliteko Santa Maria elizak. Oliten bertan, Errege Jauregiaren eraberritze prozesua bukatu zuen, bere aitak hasitakoa alegia. Francisco Iñiguez Almech-rekin batera, Aralarreko San Migel, eta Jose Luis Arrese-rekin batera, Corellako Gizakundearen monasterioa. La Oliva, Iratxe, Irantzu eta Leireko monasterioen zaharberritze lanetan parte hartu du.

Eraikin modernoren bat ere diseinatu zuen, esaterako, Carlos III.a zinma aretoak.

Vianako Printzea aldizkarian ere idatzi zuen eta 1980az geroztik San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kidea izan zen.