Instrumentugilea

Yaben Villaverde, Roberto

Gitarrista gipuzkoarra, Hernanin 1956an jaioa. Bilboko eta Donostiako Kontserbatorioetan egin zituen musika-ikasketak, baita Bartzelonan ere. Gitarra klasiko eta elektrikoko irakaslea, Gipuzkoako hainbat akademiatan, Astigarragako eta Bera-Verako musika eskoletan eta Beasaingo Kontserbatorioan irakatsi du. Jazza eta popa uztartzen ditu, eta, besteak beste, "Basakabi", "21 Japonesas" eta "Sonora Candela" taldeak eta Jabier Muguruza eta Joxean Goikoetxea bezalako abeslariak izan ditu lagun, ETBn jazza zuzenean jotzen, "Be-bop" edo Donostiako "Altxerri galeria". Juan Carlos Irizarren Donosti erromantikoa, Jose Ignacio Ansorenaren Txistu Hotsak eta Jabier Muguruzaren Bosa Barruan eta Gitarra Bat Nintzen bezalako diskoen grabaketetan parte hartu du.