Argazkilari gipuzkoarra. 1989an "Guadalupe Hugo zikloiaren aurretik eta ondoren" erakusketa aurkeztu zuen Hernanin eta Errenterian. 1993an, "Castillos" seriea erakutsi zuen Biteri areto hernaniarrean, eta, gero, Urnietara eta Donostiara joan zen. Urnietako Argazki Rallya (1995) eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen "Noveles" saria (1996) irabazi zituen.
