Ingeniaria. Mioñon (Kantabria) jaio zen 1871ko apirilaren 25ean eta Donostian (Gipuzkoa) hil 1937ko urtarrilaren 4an.
Bide-ingeniari gisa graduatua Madrilen 1897an; Electra-Aguera elkartearen sortzailea (1902). Donostiako Herri Lanetako burua eta Gipuzkoako probintziako ingeniari burua izan zen.