1945ean jaiotako margolari eta eskultore donostiarra.
Donostiako Jose Campsen estudioan hasi zen marrazketan eta pinturan. Ascensio Martiarenaren eskolak jaso zituen Gipuzkoako Elkarte Artistikoan (1963). Tuterako (Nafarroa) Antonio Loperena du eskulturako maisu (1969). Erakusketetan lagun gutxi, egin zuen azkena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean izan zen, 1995ean. Euskal Herriko Entziklopedia Orokor Ilustratuko kolaboratzaile grafikoa.
