Gipuzkoako kirol nortasuna, 1947an Errenterian jaioa. Jokalaria eta geroago eskubaloi entrenatzailea, "Elgorriaga-Bidasoa" taldearen buru 22 urtez, bere ibilbideko gorenera eraman zuen talde irundarra: bere lehen Liga 1987an irabazi zuen, Europako Kopa 1995ean eta Errekopa 1996an. 1997ko abenduaren 20an, entrenatzaile gisa agurtu ondoren, Bidasoak omenaldia egin zion Irungo Arteleku estadioan, eta klubeko urrezko eta brillantezko intsignia ezarri zioten.
