Golfa

VILLACIEROS MACHIMBARRENA, Emma

1932ko urtarrilaren 1ean Donostian jaiotako golf-jokalari gipuzkoarra. Bi aldiz Europako txapeldunorde, jokalari gisa, eta bi aldiz Europako txapeldun, kapitain gisa. Zazpi aldiz izan zen Europako txapeldunorde kapitain gisa, eta brontzezko domina lortu zuen 1986ko Munduko Txapelketan. Bost aldiz Espainiako txapeldun. 30 aldiz baino gehiagotan Internazionala Espainiako taldearekin. Kirol merezimenduaren domina. Golfeko merezimenduaren domina. European Golf Asociationeko Batzorde Teknikoko kide aktiboa.

Antton ANASAGASTI ARANA Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan
lizentziatua