Pianista gipuzkoarra. Tolosan 1902an jaioa, 1990ean hila.
German Cendoyaren ikaslea. Piano-kontzertista, Pedro Corostola, Conchita Supervia eta María Ángeles Olariagarekin batera aritu zen atzerriko biretan. Halaber, musika-hitzaldiak ilustratu zituen teklatuan. Donostiako Musika Kultur Elkarteko lehendakaria izan zen.
