Margolaria eta grabatzailea. 1967an Donostian jaioa.
Arte Ederretan lizentziaduna (EHU). Litografoa, Artelekun lan egin du Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Talde-erakusketetan parte hartu du, Donostian eta Bilbon (1993), Bartzelonan ("Travesías Liminares", 1994) eta Gasteizen (1995), besteak beste. 1994an "Juguemos a Prisioneras" erakusketa jarri zuen Bilbon.
