Instrumentugilea

Vicuña, Eskolastikoa

Organista gipuzkoarra, Errezilen 1874ko irailaren 17an jaioa eta Buenos Aires probintziako Banfielden (Argentina) 1944ko urriaren 11n hila.

25 urtez Buenos Aireseko katedral metropolitarreko, San Frantzisko basilikako eta Villa Devotoko seminarioko organista izan zen. Jostailu melodramatikoak, Flor de Ceibo, Sol de mayo, La pampita, Ama Aranzazukoa eta Te Deum bezalako lanen egilea.