Donostian jaio zen 1975eko urtarrilean, eta laster joan zen Gasteizera, familiarekin batera. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna, Andersen Consulting enpresako kontulari gisa lan egin zuen -ondoren Kudeaketa Zerbitzu Orokorrak / Afiliated Computer of Spain izena hartu zuen-, 2001 eta 2002 artean, Bartzelonan. Handik, berriz ere, Arabako hiriburura joan zen, eta han Gasteizko Udaleko Auzo Defendatzailearen Goi-mailako Teknikari Aholkulari izan zen. Euskadiko Alderdi Sozialistako (Euskadiko Ezkerra) militantea izan zen, eta 2004an senatari hautatu zuten Arabako Lurralde Historikoan. Azpimarratzekoa da bere ibilbide politikoan Diputazio Iraunkorreko ordezko kidea izan dela, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordeko Lehen Idazkaria eta, azkenik, Ekonomia eta Ogasun Batzordeko Bozeramailea.
