1955ean Jacarillan (Alacant) jaiotako arkitekto, ekonomialari eta soziologoa.
Bere ibilbide profesionalean ikerketaren balioa nabarmendu behar da, hiri eta lurraldeetan garapen iraunkorra lortzeko oinarri modura. Ikerketa hori bideratzeko 1987an Metropoli Fundazioa sortu zen eta bertako presidente da bera. Halaber, Cities izeneko proiektuaren egile eta sustatzailea da, lehiakortasun handieneko nazioarteko 20 hiriren sarea. Arkitektoen Euskal Herriko eta Nafarroako Elkargo Ofizialeko Nafarroako ordezkaritzak 1999an bultzatu zuen planarekin proiektua Iruñetik egituratu nahi da.
Sarrigurenen Ekohiriaren diseinuan arkitektura eta hirigintza bioklimatikoaren irizpideak jarraitu ziren. Proiektuaren helburua da hirigintza- eta eraikuntza-proiektuetan energia-aurrezpena, energia berriztagarriak eta eraikuntza osasuntsua uztartzea, konfort-baldintza gorenak lortze aldera. Nafarroako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak bultzatuta, 2008an Europako Hirigintza Saria eskuratu zuen Ingurumen eta Iraunkortasun kategorian, espezialitate horretan Europan ematen den sari nagusia.
Juan Luis de Las Rivasekin batera Urbanismo de Ideas izeneko lana egin zuen (Iruñea, 1986).
