Biografiak

VERA IGARTUBURU, Pedro

Kaligrafo gipuzkoarra, Oñatin jaio zen 1879an eta Donostian hil zen 1966an. Apainketa eta marrazketa ikasi zuen Eibarren, Ignacio Zuloagaren ikaskide izan zen tokian, eta figura eta paisaia, Elias Salaverriarekin, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan. Aktak, pleguak eta omenaldi-diplomak, genealogiak, udal-armarriak, ex-libriak eta binetak idatzi zituen. Bere garaiko artista euskaldun nabarmenena izan zen, eta Gipuzkoako udal eta elkarteen enkargu ugari jaso zituen. Erref. Amezaga, Elias: Euskal kaligrafoak, Areeta, 1994.