Atletismoa

VEGA TARANTINO, Ramón

1972ko martxoaren 25ean Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Jauzilaria eta vallista. 1992an 400 metro hesitan Louvelliko errekor probintzial zaharra hautsi zuen (53.2 1970etik), lehenik eskuz 52.9 metro eginda eta egun batzuk geroago 52.85 metro elektrikorekin, baina hurrengo urtean galdu egin zuen. 1991n, pista estaliko jauzi hirukoitzeko Euskadiko junior errekorra hautsi zuen 15,50ekin (2007an ere indarrean jarraitzen du). Markak: 7,21 (1993) eta 15,69 (1994) luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)