Abeslari liriko gipuzkoarra, Donostian 1963an jaioa. Tenorea, Juan Eraso eta Almudena Ortegaren ikaslea izan zen, "Tonino Coscarelli" fundazioan ikasketak zabalduz Eduardo Muller eta Marcela Reale irakasleekin. 1981ean Errenteriako Andra Mari abesbatzan sartu zen, 1988an Donostiako Orfeoira igaroz. Bakarlari gisa abestu du, besteak beste, Euskadiko Orkestrarekin, Bilbokoarekin eta Arrasate Musical Orkestrarekin, baita Moskuko Birtuosoekin ere. Musikasten, Musikalian eta Donostiako Musika Hamabostaldian aritu da, besteak beste.
