Militarrak

Vargas Machuca Cerveto, Carlos

Militar karlista, Ceutan 1797an jaioa. Madrilen hil zen 1876an.

Fernando VII.a hil zenean, Zumalakarregiren tropekin bat egin zuen. Parte hartze bikaina izan zuen Gipuzkoa eta Nafarroako fronteetan, ekintza garrantzitsuetan parte hartuz, Oriamendikoa kasu, behin baino gehiagotan zauritua izan zelarik, San Fernandoko gurutzea jaso zuelarik. 1839an Gipuzkoako Komandante Nagusia zen. Bergarako hitzarmenaren aurka egin zuen, Frantziara eta Kubara erbesteratuz. 1862an Amerikako Espedizio Dibisioko bigarren buruzagi izendatu zuten. Euskal Herriko Probintzietako Kapitain Nagusia izan zen 1867 eta 1868 artean, Karlos VII.aren aginduetara jarri zen urtean. Mémoires historiques militaires de l'armée basque-navarraise... (Bordele, 1842).