Inprimatzaile gipuzkoarra, 1903an Irunen jaioa. Bere jaioterrian eta Errenterian bizi izan zen. Industrias Gráficas Valverdeko administrazio kontseiluko kidea, Perun izan zen eta industria grafiko bat sortu zuen. Bere herrira itzulita, «Savasa Impresores» sortu zuen Usurbilen. Donostian hil zen 1975ean.
