Pianista eta organista gipuzkoarra, 1907an Errenterian jaioa. Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, Parisen zabalduz. Ondoren, Madrilera joan zen, eta han organoa ikasi zuen Guridi maisuarekin. Garai horretan "Carmen del Río" saria eta Musikako Errege Kontserbatorioko sari berezia lortu zituen, eta Guridiren ondorengoa izan zen katedran. Halaber, Musika Sakratuaren Goi Eskolako irakaslea. Kontzertista gisa, penintsulako geografiaren zati handi bat zeharkatu du, eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean egindako hitzaldiak nabarmendu behar dira.
