Arkitektoak

Vallet de Montano Echeandia, Luis (1999ko bertsioa)

Arkitekto, marrazkilari, argazkilari eta idazle gipuzkoarra. 1895ean Irunen jaioa eta 1982an hila.

Bere jaioterriko udal-arkitektoa izan zen 1921 eta 1936 artean, eta obra publiko ugari zor zaizkio, kasinoa, hiltegia eta hainbat ikastetxe, besteak beste. Irungo bizitza kulturaleko pertsona ospetsua, antzerki muntaia eta dekorazioetan parte hartu zuen eta Kazkazuri ezizenarekin El Bidasoa astekarian kolaboratu zuen urte askotan. Jorge Oteizarekin ere bai, Agiña mendiko Aita Donostiaren monumentuan (1958).