Erlijioso eta mediku nafarra, Marañonen 1889an jaioa. Madrilen hil zen 1941ean.
San Juan de Dioseko kidea, penintsulako toki ezberdinetan aritu zen, hala nola: Ciempozuelos (Madrid), Barcelona, Murcia eta Cuatro Caminos (Madrid). Bartzelonako San Baudilioko abatea (1928) eta Palentziako beste prioretza batekoa ere (1931) izan zen. Guda zibilean hilabete batzuetan atzerrian bizi izan ondoren, bere bizitzaren azken urteak Carabanchel Alto-ko (Madril) Ospitaleko zuzendaritza lanean eman zituen. Medikuntza gaiei buruz idazlan batzuk idatzi zituen eta nabarmenenak honako hauek: Vademecum médico-quirúrgico (1921); Nociones de Anatomofisiología (1924); Instrucciones sobre la asistencia a enfermos mentales.
