Eskultoreak

Valdivieso Castaño, Pilar

1967an Barakaldon jaiotako artista garaikidea.

1991n Bizkaiko Artea erakusketan parte hartu zuen eta 1992an Ertibil Bizkaia erakusketan.

Bere ibilbide artistikoan zehar hainbat aitortza jaso ditu bere obra dela medio, grabatuaren teknika duena ardatz.

2007an Carmen Arozena Nazioarteko Grabatu Sariaren XXXV. ediziorako hautatu zuten. 2010ean ohorezko aipamena jaso zuen Las Rozaseko Jose Caballero XI. Grabatu Lehiaketan aurkeztutako lanari esker, eta bere lana hautatu zuten Ribeirako (Pontevedra) Grabatu Museoak Arteetako Estanpa Digitalerako deitutako Atlante 2010 II. Sarirako.

2011n ohorezko aipamena jaso zuen El Escorialeko San Lorenzo XII. Grabatu Sarian.

2011n bere obra Betanzoseko (A Coruña) Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan ipini zen ikusgai, Jesus Nuñez Arte grafikoko Nazioarteko V. Sarian (2010) hautatutako lanen erakusketan.

BilbaoArte Fundazioko Grabatu eta Serigrafia Lantegiko arduradun modura, tailer eta seminario ugari zuzendu ditu, esate baterako, Serigrafía expandida: del papel a la intervención serigráfica izeneko grafiko-tailerra (2011ko uztaila) edo De la fotografía al grabado izenekoa (2012ko uztaila). Halaber, komisario modura aritu izan da, esate baterako, El Taller de grabado y serigrafía de BilbaoArte en La Taller izeneko erakusketan (2012).