Hockeya

USOZ QUINTANA, Luis María

Kirolari gipuzkoarra, belar-hockeyko espezialitatean, Donostian 1932an jaioa eta 1992an hila. «Batablanca», «Tenis» eta «Gaviria» talde donostiarrekin jokatu zuen, ondoren Bartzelonako Polo eta Madrilgo Club de Campo taldera igaroz. Brontzezko domina lortu zuen Erromako Olinpiadan (1960), eta Espainiako selekzioarekin ere parte hartu zuen Tokiokoan (1964). Emakumezkoen Selekzio Absolutuko zuzendari teknikoa izan zen 1983ko Munduko Txapelketetan, eta Club de Campoko entrenatzailea ere izan zen. Espainiako Hockey Federazioko zuzendari teknikoa. Bere espezialitateko Gipuzkoako kirolari onena 1962, 1963 eta 1964 urteetan.