Mediku bizkaitarra, Bilbon 1919an jaioa eta hiriburu berean 1991an hildakoa.
Erreumatologoa, Erreumatologiako Espainiar Bazkuneko eta Euskadiko Erreumatologia Bazkuneko kidea izan zen; Industria Higieneko eta Arriskuen Aurreikuspena ikasgaietako irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Tekniko Industrialerako Eskolan 1955etik 1983ra. Bere espezialitatekoak diren lanen egilea, hizlaria eta artikulu-egilea; Gaceta Médica del Norteko lankidea.
