Farmazialariak

Usabiaga Lejarza, Ramon

Ordizian 1841eko abuztuaren 31an jaiotako gipuzkoar pertsona ospetsua. Donostian hil zen 1921eko abuztuaren 31an.

Farmazialaria izan zen eta bere farmaziako atzealdeak, Laffitteren esanetan, «probintziako liberal errepublikarren elkartze ofizialaren laba izan zen» XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran.

Lurralde-Diputatua 1884an, eta hurrengo urtean «La Voz de Guipúzcoa» sortu zuten eragileetariko bat izan zen eta bere bigarren lehendakaria ere. Diputatu bezala 1885, 1886 eta 1889an Donostian eta Gasteizen ospatutako Aldundien Hitzaldietan parte hartzen du.

Bere nortasunaren beste arloetariko batzuk bezala esan dezagun 1900ean Gipuzkoako Farmazialarien Bazkuna Ofizialeko Lehendakaria ere izan zela eta 1902an Gipuzkoar Farmazialarien Batasunarena ere, eta Gipuzkoako Bankuaren sortzaileetako bat ere.

Juan Usabiaga Lasquibarren aita zen.

Ikus Republicanismo.