Euskal idazlea, Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaioa eta 2002. urtean Irun Hiria eleberri sariaren irabazlea. Haginkadaka izeneko lana urte horretan bertan argitaratu zuen lehiaketa antolatu zuen erakundeak, Kutxa Fundazioak. Gazte koadrila baten gorabeherak kontatzen ditu eleberriak, eta horietako bati seropositiboa dela jakinarazi berri diote. Urzelaik telebistako errealizadore gisa lan egin izan du, lehenengo Arrasate Telebistan eta gero Durangoko Bainet TV enpresan.